jueves, 25 de febrero de 2016

martes, 23 de febrero de 2016

BARATZA LANTZEN - TRABAJANDO LA HUERTA




LAKUABIZKARRA ESKOLAKO BARATZA

Aste hauetan zehar Lakuabizkarra eskolako baratzaren arduraduna , 6. B-ko Santos irakaslea, 5. mailako geletatik ari da pasatzen baratzari buruz hitz egitera. Oso gauza interesgarriak kontatzen  ari da: dauden lur mota ezberdinak, lurra nola lantzen den, zein den lur egokiena…
5. mailako umeak oso adi egon dira berari entzuten. Baratzari buruz gauza gehiago ikasteko oso aukera ona izan da.
Hemendik  aurrera ikasleak berarekin batera ibiliko dira gure eskolako baratza txukun jartzen.
Berri honen bidez Santosi eskerrak eman nahi dizkiogu burutzen ari den lanagatik.
EGILEAK: 5. A mailako ikasleak


PRAKTIKETAKO IRAKASLEAK - DE PRACTICAS

Otsailaren 8tik gurekin ditugu hiru irakasle gure geletan. Andoni, Endika eta Mikel dira beraien izenak eta beraiekin pilo bat ikasi dugu. Martxoak 11ak arte egongo dira Lakuabizkarra eskolan.






ESKERRIKASKO!!!!!!